Hasiera Kongtrul Rinpoche Leinua

Kongtrul Rinpoche leinua

Kongtrul Rinpoche leinua

"Kongtrul Rinpochek jaso zituen irakaspenen historia zabala aztertuz gero, bizitza osoa irakaspenak entzuten eman zuela dirudi. Bere jarduerak kontuan hartzen badira, hastapen-ekintzak, ahozko ondareak eta jarraibideak eskainiz, bizitza osoa irakaspenak ematen bakarrik eman zuela dirudi. Bere idazkiak bakarrik kontuan hartzen badira, berriz, tartean dela Los cinco grandes tesoros ederra, bizitza osoa idazten bakarrik eman zuela dirudi. Bere praktika espirituala garatzeko moduari erreparatzen badiogu, bizitza osoa erretiro-zentro batean itxita eman zuela dirudi”.
Nesar Karma Tashi Chöpel, Lodro Thaye-ren ikasle debozioduna

Jamgon Kongtrul Lodro Thaye (1813-1899) Budismoa hedatzeko garrantzi handiko pertsonaia izan zen. Bere jarduerak garai horretan galtzeko zorian ziren ondareak eta irakaspenak gordetzen lagundu zuen. Bere ondareak bizirik dirau egun, bere ondoz ondoko haragipenen bidez eta bere testuen bidez, tartean dela Los cinco grandes tesoros, hainbat eskola Budistaren ezagutzak bildumatzen dituena.

II Jamgon Kongtrul Palden Khyentse Ozer

II. Jamgon Kongtrul, Palden Khyense Oser (1902-1952), Khakyab Dorje XV. Karmaparen semea da, eta harengandik hartu zuen, hain zuzen, leinuaren ondarea. Mahamudrako maisu handia zen eta, aldi berean, Rangjung Rigpe Dorje XVI. Karmapari pasa zizkion irakaspenak. Lodro Thayeren askotariko haragipenetatik, bere gogamenaren eratorpentzat hartua izan zen. Tsandra Rinchen Drak-en bizi izan zen, bere aurrekoa bezala, eta erretiroen zentroa berreraikitzen lagundu zuen.

III Jamgon Kongtrul, Lödro Chökei Senge

"Dharma-k, hain zuzen, gure gogamena hezteko balio behar digu. Budak esan zuenez: Ez egin ekintza ezkorrik, praktikatu bertutea erabat, hezi perfektuki zure gogamena: hori da Budaren irakaspena. Gure praktika eraginkorra den edo ez jakiteko, benetakoa den edo ez, emozioetan zer gertatzen zaigun behatu behar dugu”.

 

Lödro Chökei Senge III. Jamgon Kongtrula (1954-1992) Rumtek-en hezi zen, Sikkimen, XVI. Karmaparen zaindaritzapean, eta bere ikasle debozioduna izan zen. Hainbat bisita egin zituen mendebaldera, eta Espainian bi aldiz egon zen. Donostian, Kalachakraren hastapen-ekintza zuzendu zuen 1989an. Bere presentzia maitagarria ezagutzeko parada izan zuten guztien eredu izan zen.