Hasiera Garapenerako nazioarteko lankidetza

Garapenerako nazioarteko lankidetza

Garapenerako nazioarteko lankidetza

Elkarteak III. Jamgon Kongtrul Rinpochek landu zituen proiektuetan laguntzen du, Himalaiako ingurunean bizi-kalitatea hobetzearren. Batez ere laguntzen diegu ospitale, zahar-egoitza, umezurztegi eta eskolaren bidez, Kalimpong hirian, Darjeeling barrutian (India). Ospitalea, lehen mailako arretan ez ezik, begietako gaitzen tratamenduan eta kirurgian espezializatzen da. Jarduera hori gaitz horiek detektatzeko urteko programen osagarria da. Programa horretan kokatuta, kanpainak egiten dira eskualdeko herrietan barrena.

 

-III. Jamgon Kongtrulen Omenezko Osasun Zentroa

Lava Bazzar, Lava, Kalimpong, Distt. Darjeeling, Bengal mendebaldea, India.

 

1995ean inauguratu zen tokiko herritarrei arreta emateko. Informazio medikoaren falta dela eta, tratatzeko zailak ez diren hainbat gaitz pairatzen dituzte. 2007. urte arte, inguru horretako osasun-zentro bakarra zen. Egun ere, 25 kilometroko erradioan sakabanatutako 32 herriri ematen die arreta. De Lava. Zentro hori Kalimpongeko Ospitalearekin konektatuta dago (ordubete errepidez), baita Siligurikoarekin ere (hiru ordu errepidez).

 

-III. Jamgon Kongtrulen omenezko zahar-egoitza eta umerzurztegia

Lower Bridle Road, 8th mile Kalimpong, Distt. Darjeeling, Bengala mendebaldea, India.

 

1995ean sortu zen, aterperik gabeko pertsona nagusiei ostatu emateko. Establezimendu honetako lehen zazpi egoiliarrei III. Jamgon Kongtrulek egin zien abegi 1987an egindako bisitan. Bi urte geroago, zahar-egoitzak 27 pertsona zituen. Urte horretan bertan, 5 haurri eman zien ostatu, horietako bi itsu zirela. Arrakastatsu gertatutako ideia da bi talde horien elkarreragina bilatzea, lokarri afektiboak ontzea eta elkarri babesa ematea.

 

2012an, 40 zahar eta 51 haur ziren bertan aterpetuta. Urte hauetan guztietan, gaztetxo horiek Fundazioaren eskolan ikasi dute eta, horietako batzuek, enplegua aurkitu dute. Zahar-egoitz/umezurztegiak gurtza budistarako tenplu txiki bat daukan arren, egoiliarrak eskualdeko askotariko kulturetatik datoz, eta babestuta daude norberak bere sinismenak lan ditzan.

 

-III. Jamgon Kongtrulen Omenezko Eskola

Topkhana, 10thmile Kalimpong, Distt. Darjeeling, Bengal mendebaldea, India.

 

Oro har, Kalimpongeko eskolen kalitatea ona da. Jamgon Kongtrulek behar handien zeukatenen heziketa hobetzeko eskola berri bat sortzeko interesa zeukan, baita Himalaietako kulturaren balio tradizionalak nabarmentzeko ere. Bada, bere familiak (Sandutshang) lurra eta proiektu hau egiteko funtsak eman zituen dohaintzan. Familia babesgabeak eta kasta zein kredo guztiak hartu zituen bere baitan.

 

1997an, klaseak hasi ziren, hogeita hamar ikasle eta bi irakasle zituztela (eskolaurrea). Egun, hezkuntzak doakoa izaten jarraitzen du, eta gurasoek eskola-arroparen kostua jarri behar dute. Zortzi ikasketa-maila daude, 300 haur, 14 irakasle eta 4 irakasle-laguntzaile. Ikastetxeak bere zeregina betetzeko behar material guztia dauka.

 

-Jamgon Kongtrul zentro oftalmologikoa

Lower Bridle Road, 8th mile Kalimpong, Distt. Darjeeling, Bengala mendebaldea, India.

 

2004ko maiatzean ireki zituen ateak.Bi zeregin dauzka. Alde batetik, baditu eskualdeko bazter urrunetan begi-lausoak jotako baliabiderik gabeko pertsonak bilatzeko programak. Bestetik, eskola-umeen ikusmen-kontrolak egiten ditu. Begi-lausoak jotako pertsonak ospitalera eramaten dituzte zirujia-ebakuntzak egin eta begi barruko leiarrak inplantatzeko. Ireki zenetik, ospitaleak doako zerbitzua ematen die pazienteen % 60ri, diru-sarreren arabera ordaintzen duen gainontzeko % 40ari esker.

 

Klinika Nepalgo Tilganga begietako osasun-zentroak babesten du, Sanduk Ruit doktore oftalmologoak zuzendutakoa. Bi zirujau eta beste laguntzaile mediko batzuk dauzka.

 

2004tik 2011ra 69.201 paziente ibiltari tratatu zituen, eta begi-lausoen 2.187 ebakuntza egin zituen, baita beste ebakuntza batzuk ere. Horrekin batera, bilaketa-kanpainek urrutiko herri babesgabeetan 50.863 pertsona identifikatu dituzte eta, horietatik, 3.247k begi-lausoen ebakuntza jaso dute, edo begi barruko leiarrak inplantatu zaizkie.

 

-Trata daitezkeen pertsona itsuak bilatzeko programak

India eta Nepal

 

Informazio-falta eta pobrezia dela eta, begi-lausoak, erraz trata daitezkeen arren, gaiztotu eta itsutasun partziala edo osoa eragin dezakete. Begi-lausoak tratatuz, gaitzaz gain, gaitzak dakarren guztia, bizitza duinaren galera, sendatzen da, baita gaixoaren hurbileko pertsonen zama astuna goxatzen ere, berez zaila den ingurune batean.

 

III. Jamgon Kongtrul Rinpoche-k Sanduk Ruit doktore oftalmologo handiaren giza idealak partekatu zituen India eta Nepaleko landa-eremu urrutietako pertsona babesgabeen itsutasunari aurre egiteko. Era horretan, 1993an begi-lausoak jotako pertsonen bilaketa hasi zen, Sanduk Ruit doktoreak zuzendutako begietako osasun-zentroaren lankidetza teknikoaz. 2011 amaieran, 100.200 paziente baino gehiagorekin izan du harremana Nepalgo askotariko bazterretan eta Kalimpong barrutiko landa-eremuetan, eta 10.500 paziente baino gehiagok begi-lausoen ebakuntza izan zein begi barruko inplanteak jasotzeko onura izan dute.

 

Horietako edozein proiektutan lagundu nahi duzuenok informazio osagarria eska dezakezue, gure kontaktuko formularioa betez edo zuzenean harremanetarako telefonoetara deituz.

Rigpe Dorje Donostia Elkartearen kontua ondorengoa da: Kutxabank 2095 5957 78 1064357420

Dohaintza bat egin nahi duenak dohaintzaren azalpenean (kontzeptuan) goian aipatutako gizarte-proiektuetako edozein adieraz dezake. Rigpe Dorje Donostiatik, zure eskuzabaltasuna eskertu nahi dugu, onura jasoko dutenen izenean


 

eye camp center
eye camp center
asylum
hospital
eye camp center
asylum and orphanage
asylum and orphanage
hospital
asylum and orphanage