Hasiera Lege oharra

Lege oharra


HELBIDEA

RIGPE DORJE DONOSTIA | Txurruka Kalea 2, 5F · 20004 Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa, Espainia


HELBURUA

Webgune honen helburua da Rigpe Dorje Donostia Elkarteak eskaintzen dituen zerbitzuen berri ematea, baita erabiltzaileari gure zerbitzuei buruzko informazioa eskatu eta kontsultak egiteko modua ematea ere.


ESTEKAK

Dagokionean, www.rigpedorjesansebastian.org-en estekek (linkek) hainbat webgunetara eraman zaitzakete; aldiz, Rigpe Dorje Donostia Elkarteak ez du batere erantzukizunik hartzen horien gain, horien batere kontrolik ez daukalako eta, beraz, erabiltzailearen erantzukizun osoa izango da eduki horietara sartzea, webguneotan dituzten erabilera-baldintzen arabera.


EDUKIAK

Rigpe Dorje Donostia Elkarteak ez du bermatzen webgune honetan dagoen informazioa zehatza dela. Rigpe Dorje Donostia Elkartea ez da izango inolaz ere webgune honetan bildutako informazioaren erabileraren kalte-ordainen erantzule, zuzenean edo zeharka. Gainera, Rigpe Dorje Donostia Elkarteak ez du erantzukizun hartuko bere gain zure ordenagailua edo beste jabetza bat infekta dezakeen webguneko edozein material behera kargatu eta erabiltzeagatik.


Datu pertsonala ez den beste edozein informazio, Rigpe Dorje Donostia Elkartera nork bere gogoz Internet bidez bidalitakoa (adibidez, oharrak, iradokizunak, ideiak, grafikoak, etab.), Rigpe Dorje Donostia Elkartearen jabetza osoa izatera pasako da. Elkarteak erabilera-eskubide mugagabeak izango ditu eta, horregatik, ez dio ordainsaririk pagatuko ez hari, ezta beste edozeini ere. Informazio hori, gainera, ez da isilpekoa izango. Rigpe Dorje Donostia Elkarteak beretzat gordetzen du webgunean egoki jotzen dituen aldaketak egiteko eskubidea, eta aldatu, ezabatu edo gehitu ditzake bai ematen dituen edukiak zein zerbitzuak, bai horien itxura edo kokapena. Edonola ere, erabiltzaileekiko harremana webgunera sartzeko unean bertan dauden arauetan oinarrituko da.