Hasiera Pribatutasun politika

Pribatutasun politika


Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoarekin (DBLOrekin), abenduaren 13koarekin, bat etorriz, jakinarazi nahi dizugu www.rigpedorjesansebastian.org webgunearen bitartez emandako datuak isilpean tratatuko ditugula, baita fitxategi automatizatu batean sartuko ere. Fitxategi horren titularra Rigpe Dorje Donostia Elkartea da (Txurruka Kalea 2, 5F · 20004 Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa), eta Espainiako Datuen Babeserako Agentzian dago behar bezala inskribatuta (www.agenciaprotecciondatos.org).


Zure datu pertsonalak datu pertsonalak biltzeko formulario elektronikoaren orrietan adierazitako helbururako erabiliko dira. Halaber, gorde ahal izango ditugu zure eskaerari erantzuteko eta gure jarduerari lotutako informazio interesgarria bidaltzeko (kanal arrunten edo elektronikoen bitartez), zuk guri kontrakoa esan arte.


Halaber, zuk datu horiek eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta aurka egiteko eskubideak balia ditzakezu, DBLOn zehaztutakoaren arabera. Horretarako, nahikoa duzu gutun ziurtatu bat edo hartu izana akreditatzen duen beste modu baliokide bat bidaltzea, NANaren fotokopiaz, ondorengo helbidera: Txurruka Kalea 2, 5F · 20004 Donostia-San Sebastián.


Rigpe Dorje Donostia Elkarteak ez die hirugarrenei saldu, laga, alokairuan eman edo transmititzen bere bezero edo erabiltzaileen datu edo informazio pertsonalik inongo modutan.


Erabiltzaileak bermatzen du Rigpe Dorje Donostia Elkarteari emandako datu pertsonalak egiazkoak direla, eta bera da horiek aldatuz gero jakinarazteko erantzule. Erabiltzailea izango da formularioak datu faltsuz, zehaztugabez, osatu gabez edo eguneratu gabez zuzenean edo zeharka Rigpe Dorje Donostia Elkarteari gerta dakiokeen edozein kalte-galeraren erantzule bakarra. Erabiltzaileak ezingo ditu sartu hirugarrenen datu pertsonalak aldez aurretik pribatutasun-politika honetan zehaztutakoari buruz haien baimen informaturik izan gabe, eta erabiltzailea izango da hirugarren hori sartzearen erantzule bakarra.


Umeei eta 18 urtez beheko gazteei ohartarazten zaie gurasoen edo tutoreen baimena izan behar dutela Rigpe Dorje Donostia Elkartearen webgunean datu pertsonalak emateko.


Rigpe Dorje Donostia Elkarteak behar neurriak hartu ditu datu pertsonalak baimenik gabe aldatu, galdu, tratatu edo eskuratuak izan ez daitezen, kontuan hartuz betiere une honetako teknologia, bildutako datuen izaera eta nolako arriskuak dauzkaten, eta arriskuak giza ekintzatik edo naturatik edo ingurune fisikotik etor daitezkeela. Hala ere, erabiltzailea jakitun izan behar da Interneteko segurtasun-neurriak ez direla erasoezinak.


Rigpe Dorje Donostia Elkarteak eskubideak gordetzen ditu pribatutasun-politika haren irizpidearen arabera aldatzeko, edo legean, jurisprudentzian edo enpresa-praktikan aldaketa bat izan denean. Rigpe Dorje Donostia Elkarteak aldaketa bat egingo balu, testu berria webgunean bertan argitaratuko da eta, bertan, erabiltzaileak Rigpe Dorje Donostia Elkartearen uneko pribatutasun-politikaren berri jakin ahal izango du. Edonola ere, erabiltzaileekiko harremana webgunera sartzeko unean bertan dauden arauetan oinarrituko da.


Webgunean bildutako formularioak betetzeak esan nahi du erabiltzaileak espresuki ematen duela baimena bere datu pertsonalak Rigpe Dorje Donostia Elkartearen lehen aipatutako fitxategi automatizatuan sartzeko, adierazitako helburuekin.


Jabetza indibiduala

Ikus-entzunezko material guztia, marka erregistratuak edo jabetza intelektualari lotutako edozein elementu, webgune honetan badago, Rigpe Dorje Donostia Elkartearen edo elementuon egileen jabetza da, eta egile-eskubideek babestuta daude. Debekatuta dago baimendu gabeko edozein aldaketa, kopia, alokairu, mailegu, transmisio edo dibulgazio. Webgune honetako materiala ezin da irabazi asmoz aldatu, saldu, merkaturatu, erabili edo banatu.