Hasiera Kagyu Thekchen Ling

Kagyu Thekchen Ling

/// Monasterio hau 1990. urtean inauguratu zuen III. Jamgon Kongtrul Rinpochek. Urtebete geroago, Shangpa tradizioko hiru urteko erretirorako zentro bat eraiki zuten esparru berean. Lehen urteetan, Bokar Rinpochek zuzendu zuen.

Egun, hamahiru urteko ikasketak egiten dira Acharia titulua eskuratzeko. IV. Jamgon Kongtrul Rinpochek ez ezik, ehun monje baino gehiagok egiten dituzte ikasketa horiek. Lehenengo proiektuetako bat monje egoiliarrentzako aterpe berriak eraikitzea izan da. Zentro honetako zuzendaria Drupon Khenpo Lodro Namgyal da.

Monasterio hau mundu osoko dizipuluentzako topalekua da eta, batzuetan, irakaspen-programak antolatzen dira, eta Jamgon Kongtrul Rinpoche ere bertara daiteke.

Monasterioa Lava herrian kokatzen da, Bengala mendebaldean (India), Kalimpong hiritik eta Sikkim eta Bhutango mugatik hurbil.

Kagyu Thekchen Ling
Kagyu Thekchen Ling
Kagyu Thekchen Ling
Kagyu Thekchen Ling